Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2021eko apirilaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
2306

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 14koa, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariarena, arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 2/2021 Foru Dekretu Araua, martxoaren 23koa, COVID-19arekin zerikusia duten aparteko zerga neurri gehigarriak ezarri eta jarduera ekonomikoa berrabiarazten eta digitalizatzen laguntzeko beste neurri batzuk onesten dituena.

Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, gaurko osoko bilkuran, hau erabaki dute: baliozkotzea 2/2021 Foru Dekretu Araua, martxoaren 23koa, COVID-19arekin zerikusia duten aparteko zerga neurri gehigarriak ezarri eta jarduera ekonomikoa berrabiarazten eta digitalizatzen laguntzeko beste neurri batzuk onesten dituena, 2021eko martxoaren 24ko 55 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, eta horri buruzko akats-zuzenketa, 2021eko martxoaren 29ko 58 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena.

Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.

Donostia, 2021eko apirilaren 14a.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,

XABIER EZEIZABARRENA SAENZ.


Azterketa dokumentala