Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2021eko apirilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2304

IRAGARKIA, 2021eko martxoaren 30ekoa, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bitartez jendaurrean jartzen baita Azazeta Parke Eolikorako aurretiazko administrazio-baimenaren eskaerari dagozkion oinarrizko proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, Bernedo, Arraia-Maeztu, Alegría-Dulantzi, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako udalerrietan (Araba).

Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoan, Parke Eolikoen bidez, energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena) 7. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera (2013-12-26ko BOE); Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen bidez (2013-12-11ko BOE), eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean (1998-03-27ko EHAA) aurreikusitakoarekin lotuta, jendaurrean jartzen dira Azazeta Parke Eolikoari eta haren azpiegiturei dagokien oinarrizko proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

– Espedientea: 01-GE-Y-2020-00006.

– Oinarrizko proiektua: Azazeta Parke Eolikoa, Donemiliaga TA 220/30 kV-ko transformazio-azpiestazioa eta Donemiliaga-Elgea zirkuitu sinplea 220 kV-ko goi-tentsioko aireko linea elektrikoa.

– Eskatzailea: Aixeindar, SA.

– Eskaeraren xedea: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

– Eragindako udal-mugarteak: Bernedo, Arraia-Maeztu, Alegría-Dulantzi, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga (Araba).

– Garraio-sarera husteko puntua: Elgea 220 kV-ko lotunea.

– Aerosorgailuen kopurua: 8.

– Instalatutako potentzia gordina: 40 MW.

– Aurrekontua: 37.356.090,61 euro.

Jendaurrean jartzen da, interesdunek eta herritarrek dokumentazioa aztertzeko aukera izan dezaten Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta interneteko www.euskadi.eus web-orrialdean, Energia eta Meategiak/Energia ataleko Proiektuei buruzko Informazio Publikoa azpiatalean (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/), eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Hogeita hamar eguneko epea egongo da horretarako, iragarki hau 115/2022 Dekretuaren 7. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan azkenengoz argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 30a.

Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana