Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2021eko apirilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEHENDAKARITZA
2297

IRAGARKIA, 255/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdun direnak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, QSR North Spain Company, S.L.; Tarresbel 2019, S.L. eta Susuru Noodle Bar, S.L.k administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dute. Errekurtso hori 255/2021 prozedura arrunteko izapideen bidez bideratzen da, honako dekretu hauen aurka:

– 1/2021 Dekretua, urtarrilaren 12koa, lehendakariarena, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita honako dekretu hau: 44/2020 Dekretua, abenduaren 10ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko (2021eko urtarrilaren 12ko EHAA, 7. zk.).

– 4/2021 Dekretua, urtarrilaren 22koa, lehendakariarena, zeinaren bidez hirugarren aldiz aldatzen baita honako dekretu hau: 44/2020 Dekretua, abenduaren 10ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko (2021eko urtarrilaren 23ko EHAA, 16. zk.).

– 7/2021 Dekretua, otsailaren 12koa, lehendakariarena, zeinaren bidez laugarren aldiz aldatzen baita honako dekretu hau: 44/2020 Dekretua, abenduaren 10ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko (2021eko otsailaren 13ko EHAA, 32. zk.).

– 13/2021 Dekretua, martxoaren 6koa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak 2021ean testu bakar batean lehen aldiz bateratu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren deklarazioaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko (2021eko martxoaren 8ko EHAA, 48. zk.).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie interesatuta dauden pertsona guztiei. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako prozeduran interesdun izan daitezkeen pertsonak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 7a.

Araubide Juridikoaren zuzendaria,

NIEVES MARTÍNEZ DE ANTOÑANA BLANCO.


Azterketa dokumentala