Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2021eko apirilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2296

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 14koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena; honen bidez, jendaurrean jartzen da Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Lege Aurreproiektua.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko martxoaren 25eko Aginduaren bitartez, Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Lege-aurreproiektuari aldez aurreko onespena eman zitzaion.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Zentzu horretan, egokitzat jo da jendaurreko informazioaren izapidea irekitzea izapidetzen ari den arauan interesa duten gizarte-eragileek ahalik eta parte-hartze handiena izango dutela bermatzeko.

Azaldutakoagatik, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Lege-aurreproiektua jendaurrean jartzea hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.– Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko aukera emateko helburuarekin, legearen aurreproiektua Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/) egongo da eskuragarri.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 14a.

Garraio Plangintzaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.


Azterketa dokumentala