Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2021eko apirilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2292

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 13koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearena, 2021eko otsailaren 15eko ebazpena zuzentzeko. Ebazpen horren bidez, lehiaketarako deia egin zen irakasle agregatuen plazak betetzeko.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– 2021eko otsailaren 15eko ebazpenaren bidez (2021eko martxoaren 1eko EHAA), deia egin zen UPV/EHUn irakasle agregatu plazak betetzeko. 16 zenbakidun plazarako hau zegoen zehaztuta: Kodea: AGC8L1-D00081-24; jakintza arloa: Fisiologia; saila: Fisiologia.

Bigarrena.– Deialdiaren II. eranskinean jasota daude batzorde titularreko kideak, eta plaza horretako batzordean akatsa dagoela antzeman da; izan ere, José Carlos Rodríguez Rey irakaslea «unibertsitateko titular» dela dago jasota, eta, izatez, «unibertsitateko katedraduna da».

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak eskumena du, eskumenak eskuordetuta, ebazpen hau emateko, bat etorrita errektoreak 2021eko urtarrilaren 25ean emandako ebazpenarekin (errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko emandako ebazpena; 2021eko otsailaren 12ko EHAA).

Bigarrena.– 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, honako hau ezartzen du 109.2 artikuluan:

«Herri administrazioek, beren kabuz edo interesdunak eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.»

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– José Carlos Rodríguez Rey irakaslearen kategoria zuzentzea AGC8L1-D00081-24 kodea daukan plazako batzorde titularraren osaeran, hau da, 2021eko otsailaren 15eko ebazpen bidez onartutako deialdiko oinarrietan, II. eranskinean, plaza horretarako zehaztutakoa. Zuzenketa:

16.– Lehiaketa epaitu behar duen batzordea. Kategoria: Irakasle agregatua. Jakintza arloa: Fisiologia. AGC8L1 – D00081-24.

Hau dioen tokian.

«Batzorde titularra:

José Carlos Rodríguez Rey. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Kantabriako Unibertsitatea.

Asier Valdivia Palacín. Irakasle Agregatua. UPV/EHU.

Susana Cristina Esteban Valdés. Unibertsitateko Katedraduna. Balear Uharteetako Unibertsitatea.

Juan Pié Juste. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.

Ana María Zubiaga Elordieta. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.»

Hau esan behar du:

«Batzorde titularra:

José Carlos Rodríguez Rey. Unibertsitateko Katedraduna. Kantabriako Unibertsitatea.

Asier Valdivia Palacín. Irakasle Agregatua. UPV/EHU.

Susana Cristina Esteban Valdés. Unibertsitateko Katedraduna. Balear Uharteetako Unibertsitatea.

Juan Pié Juste. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.

Ana María Zubiaga Elordieta. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.»

Bigarrena.– Jakinaraztea erabaki hau eragindako sailari eta argitaratzea unibertsitatearen web orrian (Irakasleak-deialdi irekiak). Har beza kontuan dagokion atalak Irakasle eta Ikertzaileen Zerbitzuan.

AZKEN XEDAPENA

Deialdi honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango zaio UPV/EHUko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean jarri ahal izango da administrazioarekiko auzi errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietarako Bilboko epaitegian, eta horretarako epea bi hilabetekoa izango da lehiaketa ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Leioa, 2021eko apirilaren 13a.

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala