Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2021eko apirilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2285

391/2021 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Jesús Manuel Suárez Romay jauna hautatzen den Uribeko Erakunde Sanitario Integratuaren Zuzendari-Gerente lanpostua betetzeko.

Aztertua izan da Uribeko Erakunde Sanitario Integratuaren Zuzendari-Gerente lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren otsailaren 11ko 213/2021 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2021eko martxoaren 1eko EHAAn (43. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira. Haren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Jesús Manuel Suárez Romay jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jesús Manuel Suárez Romay jauna Uribeko Erakunde Sanitario Integratuaren Zuzendari-Gerente izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2021eko martxoaren 29tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala