Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2021eko apirilaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2189

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 793/2020 prozedura laburtuko interesdunak epatzeko dena.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi lotutako administrazio-espedientea:

793/2020 prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2020ko ekainaren 24ko Ebazpenaren aurka aurkeztua. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen errekurtsogileak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Epaimahai Kalifikatzaileak probetarako sarbidea ukatzearen aurka. Ebazpen hori Udaltzaingoaren bitarteko langileen poltsa bat sortzeko hautaketa-prozesuaren barruan eman da, kidego horretan aldi baterako zerbitzuak emateko (2019ko azaroaren 29ko Ebazpena).

Horregatik, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, beren legezko interesak defendatzera ager daitezen bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian.

Arkauti, 2021eko martxoaren 17a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala