Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2021eko apirilaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2188

EDIKTUA, 344/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Merkataritza Unitate Prozesala.

Judizioa: 344/2019 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Mikel Zubia Urcelay.

Abokatua: Jon Ortiz Larrucea.

Prokuradorea.

Demandatua: Jet Airways.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2021-03-22an. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut Mikel Zubia Urcelay jaunak aurkeztu duen demanda Jet Airways-en aurka.

Demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 1.072,68 euro ordaintzera, gehi 2021-01-14tik ordainketa egin arte sortutako legezko interesak, PZLren 576. artikuluaren kaltetan gabe.

Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.

Epai honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu (PZLren 455. artikulua).

Jet Airways demandatuaren gaur egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka ezingo du errekurtsorik jarri demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala