Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2021eko apirilaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2037

IRAGARKIA, 140/2021-3 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko azaroaren 30eko Aginduaren aurka (EHAA, 2020ko abenduaren 14koa, 249. zk.); agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko langileen aldi baterako beharrizanak estaltzeko izangaien zerrendak kudeatzeko araudia onartu zen. Errekurtsoa 140/2021 zenbakiko prozedura arrunteko izapideetan ari da izapidetzen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoa betez, prozeduran interesa duten hirugarren pertsona guztiak epatzen dira eta jakinarazten zaie aipatu prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Prozeduran interesa izan dezaketenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 22a.

Justizia Administrazioaren zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala