Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2021eko apirilaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2033

IRAGARKIA, 2021eko martxoaren 26koa, Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiko idazkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiak emandako erabakia desjabetzeko jardunen eraginpean dauden finken balio justua ezartzeari buruz.

Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Interesduna bost eguneko epean joan ahal izango da Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren egoitzara (Kale Nagusia 85, 6. solairua, 48011 Bilbao) erabakiaren eduki osoa ikusteko; horretaz gain, bi hilabeteko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan (Bilbon dauka egoitza). Dena dela, berraztertzeko errekurtsoa ere aurkez dezake, lurralde epaimahaian bertan, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

Bilbao, 2021eko martxoaren 26a.

Jabetza Nahitaez Kentzeko Bizkaiko Lurralde Epaimahaiko idazkaria,

MARIA DEL MAR MARTINEZ GONZALEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala