Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2021eko apirilaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2029

IRAGARKIA, 2021eko martxoaren 22koa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Bilboko Portuan itsasontziak hornitzeko GNL biltegiratze-instalazioaren proiektua eta haren gehigarria, Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia).

Jendaurrean jartzen da erreferentziako itsasontzietarako biltegiratze eta hornidura-instalazioari buruzko informazioa, honako hauen ondorioetarako: Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen IV. Kapitulua (1998.10.08ko BOE); gas naturaleko instalazioetako garraioa, banaketa, merkaturatzea, horniketa-jarduerak eta baimen-prozedurak onartzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretua (02.12.31ko BOE); gas-erregaiak banatzeko eta erabiltzeko Araudi teknikoa eta horren ICG 01 (1-11) jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretua (06.09.04ko BOE); eta honako hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea (2013-12-11ko BOE), eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legea (1998-03-27ko EHAA). Izan ere, instalazio horretarako eskatu dituzte administrazio-baimena, exekuzio-proiektuaren onarpena, konkurrentziakoa eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

– Erref. esp.: 48-CG-Y-2020-00001 GHC/JMG.

– Eskatzailea: Repsol LNG Holding, S.A.

– Kokapena: Bilboko Portua A-3 kaia. Zierbenako udal-mugartea.

– Aurrekontua: 9.180.000,0072 euro.

– Helburua: GNL tanke kriogenikoan biltegiratzea terminalean eta itsasontzietarako hornidura.

– Instalazioaren ezaugarriak: Josep Aleu Fabré industria-ingeniariak 20-09-2008 eta 21-03-2011n sinatutako proiektuan adierazitakoak, espedientean daudenak.

Instalazioa egiteko administrazio-baimena, egikaritze-proiektuaren onarpena, konkurrentzian dauden proiektuenak eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena eskatzen da.

Argitara ematen da, jendeak horren berri izan dezan eta dokumentazioa aztertzeko aukera izan dezaten sail honen Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), dagokion udalean edo url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Bidezko iritzitako alegazioak –bi kopia– dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko martxoaren 22a.

Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala