Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2021eko apirilaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2027

IRAGARKIA, 2021eko martxoaren 24koa, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, lan-arloko zehapen-prozedura bateko ebazpena jakinarazteko dena.

Eranskinean adierazitako lan-arloko zehapen-prozeduran Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariak emandako ebazpena jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa kontuan izanik, iragarki hau argitaratzen da.

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan, interesdunek eskura izango dute espedientea, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 7. solairua, Bilbao).

Halako errekurtsorik ez bada aurkezten era eta epe egokietan, zehapena ordaindu beharko da, hain justu ere Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bidez, Interneteko helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nireordainketa. Prozedura horretan, ordaintzeko azken eguna hau da: 2021-05-24. Ordainketa egiteko behar diren datuak honako hauek dira:

Bilketa-prozedura Kodea (BPK): 9050794.

Igortze-entitatea: 04833001-522.

Erreferentzia: 4820025700291.

Identifikazioa: 240521.

Zenbatekoa: 626,00 euro.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2021eko martxoaren 24a.

Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

VERÓNICA FERNÁNDEZ FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala