Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2021eko apirilaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2010

EDIKTUA, 536/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 536/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Juan Carlos Ruiz Gutierrez.

Judizio horretan erabaki hau hartu da:

– Ediktu honen bidez Francisco Javier Sancho Pacini jakinaraztea 2019-09-02an aipatu prozesuan eman den epaia. Hona hemen goiburua eta epaitza, hitzez hitz:

33/2020 EPAIA

Magistratua-epailea: Julia Sauri Martin andrea.

Lekua: Barakaldo.

Data: 2020ko otsailaren 20a.

Demandatzailea: Recreativos Uribe Costa, S.L.

Abokatua: Marta Alonso Serna andrea.

Prokuradorea: Juan Carlos Ruiz Gutierrez jauna.

Demandatua: Francisco Javier Sancho Pacin jauna.

Judizioko gaia: betebeharrak.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko eta horri dagokion barruti judizialeko Julia Saurí Martín magistratu-epaileak ikusi ditu epaitegi honetan bideratu den 536/2019 hitzezko judizioaren autoak. Prozeduran goiburuko alderdiek parte hartu dute, eta kontratu-erantzukizuna dela-eta diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoa izan da. Demandatua auzi-ihesean dago.

EPAITZA

Baiesten dut epaitegietako Juan Carlos Ruiz Gutiérrez prokuradoreak, «Recreativos Uribe Costa, S.L.» enpresaren izenean eta haren ordezkari gisa, aurkeztu duen demanda Francisco Javier Sancho Pacin jaunaren aurka. Horrenbestez,

Francisco Javier Sancho Pacin kondenatzen dut demandatzaileari bi mila (2.000) euro ordaintzera; zenbateko horrek legez ezarritako interesak sortuko ditu aurreko urteko ekainaren bostetik ebazpena eman den egunera arte, eta diruaren legezko interesa bi puntu igoko da ebazpen hau eman den egunetik osorik ordaindu arte.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratua-epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Barakaldon, bi mila eta hogeiko otsailaren hogeian.

Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau argitaratzen da, 2021-02-20ko epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo, 2021eko otsailaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala