Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2021eko apirilaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2004

AGINDUA, 2021eko martxoaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Getxoko (Bizkaia) «Centro Vasco de Enseñanzas Deportivas EKFB» Kirol Irakaskuntzako ikastetxe baimenduaren baimena aldatzeko dena.

Taldeen edukiera handitzeko eta instalazioak aldatzeko, Getxoko (Bizkaia) «Centro Vasco de Enseñanzas Deportivas EKFB» Kirol Irakaskuntzako ikastetxe baimenduaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: urriaren 24ko 1367/2007 Errege Dekretua, araubide bereziko kirol-irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena (azaroaren 8ko BOE); ekainaren 8ko 911/2012 Errege Dekretua, Esgrimako Kirol-teknikariaren titulua eta gutxieneko ikasketak eta sarbide-baldintzak ezartzen dituena (ekainaren 9ko BOE); azaroaren 4ko Agindua, EDU/2076/2014 Esgrimako Kirol-teknikariaren tituluari dagozkion hasierako zikloa eta amaierako maila ertaineko kurrikuluma ezartzen dituena (azaroaren 11ko BOE); ekainaren 8ko 912/2012 Errege Dekretua, Esgrimako Goi-mailako Kirol-teknikariaren titulua eta gutxieneko ikasketak eta sarbide-baldintzak ezartzen dituena; azaroaren 4ko Agindua, EDU/2077/2014 Esgrimako Goi-mailako Kirol-teknikariari dagokion goreneko mailako kurrikuluma ezartzen duena (azaroaren 7ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ikastetxe honi baimena ematen zaio Esgrima espezialitateak gehitzeko 2021-2022ko ikasturtetik aurrera:

Kode-zenbakiak: 015908 eta 48019742.

Izen orokorra: Kirol Irakaskuntzako ikastetxe baimendua.

Izen espezifikoa: «Centro Vasco de Enseñanzas Deportivas EKFB».

Titularra: Unión de Federaciones Deportivas Vascas.

Helbidea: Avenida de los Chopos z/g.

Udalerria: Getxo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Esgrimako 3 talde: kirol-teknikaria, 2 talde, eta goi-mailako kirol-teknikaria, talde bat.

Ikastetxearen osaera:

● Modalitatea: Saskibaloia.

○ Erdi-maila: 2 talde, bakoitza 30 ikaspostuko edukierakoa.

○ Goi-maila: 2 talde, bakoitza 30 ikaspostuko edukierakoa.

● Modalitatea: Eskubaloia.

○ Erdi-maila: 2 talde, bakoitza 35 ikaspostuko edukierakoa.

○ Goi-maila: 2 talde, bakoitza 35 ikaspostuko edukierakoa.

● Modalitatea: Piraguismoa.

○ Erdi-maila: 6 talde.

• Ur amiletako kirol-teknikaria, 2 talde, 28 ikasleentzako bakoitza.

• Ur bareetako kirol-teknikaria, 2 talde, 28 ikasleentzako bakoitza.

• Ur amiletako laket-gida kirol-teknikaria, 2 talde, 28 ikasleentzako bakoitza.

○ Goi-maila: 2 talde.

• Ur amiletako goi-mailako kirol-teknikaria, talde bat, 28 ikasleentzako.

• Ur bareetako goi-mailako teknikaria, talde bat, 28 ikasleentzako.

● Modalitatea: Esgrima.

○ Erdi-maila: bi talde, bakoitza 28 ikaspostuko edukierakoa.

○ Goi-maila: talde bat, 28 ikaspostuko edukierakoa.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, agindu honen bidez baimentzen zaizkion irakaskuntzak emateko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari eta irakasleen titulazioari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeek ezartzen dituzten higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 15a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala