Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2021eko apirilaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1998

AGINDUA, 2021eko martxoaren 29koa, Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuarena, sail horretako Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzan hutsik dagoen goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat (kodea: 520010; dotazioa: 191) izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko iragartzeko dena.

Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzan, goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat hutsik dagoenez –kodea: 520010; dotazioa: 191–, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.d) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, agindu honetako eranskinean adierazten den lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartu ahal izateko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Aipatutako baldintza berdinetan, honako hauek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.

2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, honako egoera hauetan izan ezik:

1) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badute. Ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.

2) Norbere kontuetarako edo familia ekartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen egon beharreko denbora ez badute bete.

3.– Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Hautagaiek Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Eskabideetan datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dute hautagaiek.

2.– Hautagaiek eskaerarekin batera curriculum vitae aurkeztu beharko dute eta bertan honako hauek adierazi:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko langileen erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Deialdi hau Kultura eta Hizkuntz Politikako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik gehienez hilabeteko apean.

Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako apearen barruan hartu beharko du jabetzen lanpostua eta, hala badagokio aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Agindu honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Haren aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 29a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

– Izena: Goi-kargudunaren idazkaria.

– Kodea: 520010.

– Dotazioa: 191.

– Lekua: Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritza – Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

– Lantokia: Vitoria-Gasteiz.

– Kidegoa: C1/D1.

– Lanpostu-mailako ordainsari osagarria: 18.

– Berariazko osagarria: VI-A.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2.a.

– Derrigortasun-data: 2017-03-31.

Lanpostuan aritzeko eskakizunak:

– C1 edo D1 kidegokoa izatea.

– Era berean, beharrezkoa izango da urtebeteko esperientzia Administrarien kidegoan edo 2 urteko esperientzia Administrari Laguntzaileen kidegoan.


Azterketa dokumentala