Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2021eko martxoaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1542

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko 202/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Merkataritza Unitate Prozesala.

Judizioa: 202/2020 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Soldatak Bermatzeko Funtsa.

Abokatua: Estatuaren abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Nahiara Letamendia Esnaola.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan, epaia eman da 2021-01-21ean, eta hauek dira xedapenak:

EPAITZA

Baiesten dut Soldatak Bermatzeko Funtsak aurkeztu duen demanda, Nahiara Letamendia Esnaola andrearen aurka. Estatuaren abokatuak gaitutako letraduak ordezkatu eta lagundu du Funtsa. Deklaratzen dut Nahiara Letamendia Esnaola andreak, Ibilgatrans S.L.ren administratzailea izanik, erantzukizun solidarioa duela Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurrean; zenbatekoa 1.934,21 euro da. Nahiara Letamendia Esnaola andrea kondenatzen dut Soldatak Bermatzeko Funtsari 1.934,21 euro ordaintzera, gehi 2020-07-06tik ordainketa egin arte sortzen diren legezko interesak; hala ere, nahitaezko betearazpena egin behar bada, epai hau eman denetik legezko interesa bi puntu igo ahal izango da.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Epai honen aurka ezin da apelazio-errekurtsorik aurkeztu (PZLren 455. artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Nahiara Letamendia Esnaola demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala