Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2021eko martxoaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1528

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 10ekoa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez baimentzen baita Bilbao, Sondika eta Erandio udalerrietan (Bizkaia) «132kVko Basauri-Gatika, ZB, aireko linea elektrikoaren moldaketa, 16 eta 33=34 euskarrien artean» proiektuaren eraginak sartzea.

Erref.: GHC/YMM.

Esp.: 48-AT-I-2017-19.

AURREKARIAK

1.– 2020ko otsailaren 19an, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariak ebazpena eman zuen, zeina honako honen instalazioa baimentzeko, proiektua onartzeko eta onura publikokoa dela deklaratzeko baita: «132kVko Basauri-Gatika, ZB, aireko linea elektrikoaren moldaketa, 16 eta 33=34 euskarrien artean» eta haren adarrak, Bilbao, Sondika eta Erandio udalerrietan (Bizkaia).

2.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, aipatutako Ebazpena argitaratu zen, 2020ko otsailaren 27ko BAOn eta 2020ko otsailaren 27ko EHAAn.

3.– Eskatzaileak, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresak (helbidea: San Adrian etorbidea 48, Bilbao), egiaztatu zuenez, hasierako eskaeran ez zen sartu desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen zerrendan onartutako proiektuak ukitutako finka bat; 2021eko urtarrilaren 4an, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu honen eraginen aitorpena: «132kVko Basauri-Gatika, ZB, aireko linea elektrikoaren moldaketa, 16 eta 33=34 euskarrien artean» eta haren adarrak, Bilbao, Sondika eta Erandio udalerrietan (Bizkaia).

4.– Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan (2002-12-23ko EHAA) eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan (2013-12-27ko BOE) aurreikusitako ondorioetarako, argitara eman zen horren iragarkia, 2021eko urtarrilaren 21eko BAOn, 2021eko urtarrilaren 27ko EHAAn eta 2021eko urtarrilaren 15eko Deia egunkarian.

5.– 2021eko urtarrilaren 13an, ofizio bat igorri zitzaion Bilboko Udalari, aipaturiko iragarkia udaletxeko iragarki-oholean jar zezan.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Hauetan ezarritako arauzko izapide hauek bete dira espedientean: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua eta bat datorren gainerako legedia.

Bi.– Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak onura publikoaren deklarazioa ematen die energia elektrikoa banatzeko instalazioei, horiek instalatzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta bide-zorra ezarri eta erabiltzeko, eta, deklarazio horrek berez dakar ondasun eta eskubide horien okupazioa eta urgentziaz okupatu beharra, lege horren 56. artikuluaren eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

Hiru.– Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren 2021eko otsailaren 22ko txostena aztertu da.

Bizkaiko Industria Administrazioaren lurralde-ordezkaria da espediente hau ebazteko eskumena duen organoa, halaxe baitago ezarrita, 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan (68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena).

Lau.– Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak ingurumen-inpaktuaren banakako ebaluazio-prozeduraren mende dauden proiektuak adierazten ditu.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DU:

Honetarako baimena ematea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAUri: Bilbao, Sondika eta Erandio udalerrietan (Bizkaia) «132kVko Basauri-Gatika, ZB, aireko linea elektrikoaren moldaketa, 16 eta 33=34 euskarrien artean» proiektuaren eraginak sartzea.

Berariaz, baimendutako instalazioa onura publikokoa dela deklaratzea. Deklarazio horrek berekin dakar, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta horien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera emango da.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Bilbao, 2021eko martxoaren 10a.

Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala