Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2021eko martxoaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1525

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 4koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, ebazpen honetako huts materialak zuzentzen dituena: Ebazpena, 2020ko abenduaren 30ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hainbat toki-erakunderi laguntzak esleitzen dizkiena, erakunde horietan zerbitzuan diharduten enplegatuen prestakuntza finantzatu dezaten.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

2020ko uztailaren 13an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazio eta foru-administrazioko enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egiten duen ebazpena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2020ko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez, orobat, 2020an sortu eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari prestakuntza-jarduerengatik ordaindutako matrikulen zati bat itzultzeko diren laguntzei dagokien ebazpena eman zen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak 109.2 artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Horrelako hutsak atzeman dira 2020ko abenduaren 30eko Ebazpenean, zeinaren bidez hainbat toki-erakunderi laguntzak esleitzen baitzaizkie, erakunde horietan zerbitzuan diharduten enplegatuen prestakuntza finantzatu dezaten. Hori dela eta, hutsak zuzendu egin behar dira.

Aurreko guztiarengatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zuzentzea IVAPeko zuzendariaren 2020ko abenduaren 30eko Ebazpenean Añanako Kuadrillari esleitutako kopurua, erakunde horren zerbitzura diharduten langileen prestakuntza finantzatzeko laguntza gisa emandakoa, honela:

Hau dioen lekuan:

(Ikus .PDF)

Hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Zuzendu den ebazpenaren gainerako edukiari bere horretan eustea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 4a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala