Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2021eko martxoaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
1524

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 15ekoa, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariarena, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Larrialdi Aeronautikoen Plan Berezia jendeaurrean jartzea erabakitzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Larrialdiak Kudeatzeko Legea onartzen duen 1/2017 Legegintzako Dekretuaren 11.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, Segurtasun Sailari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Larrialdi Aeronautikoen Plan Berezia egitea.

Babes Zibileko Sistema Nazionalaren uztailaren 9ko 17/2015 Legearen 7.1 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, plan hori jendaurrean jarri behar da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz.

Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Larrialdi Aeronautikoen Plan Berezia egin du, 837/2020 Errege Dekretuaren bidez onartutako larrialdi aeronautikoen aurrean babes zibila planifikatzeko Oinarrizko Gidalerroaren arabera. Orain plan hori jendaurrean jarri behar da 20 egun baliodunez.

Horregatik, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1go 39/2015 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Larrialdi Aeronautikoen Plan Berezia jendaurrean jartzea, beharrezko jotzen diren alegazioak aurkez daitezen. Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera 20 egun baliodunez egongo da jendaurrean plana.

Aurreko artikuluan aurreikusitakoa bete ahal izan dadin, Euskal Autonomia Erkidegoko Larrialdi Aeronautikoen Plan Berezia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (La Torre eraikina, Forondako Atea 41, Vitoria-Gasteiz). Aldi berean, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri.

Bigarrena.– Alegazioak aipatutako epe horren barruan bideratu beharko dira Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara (La Torre eraikina, Forondako atea 41, 01010 Vitoria-Gasteiz); sail horretako erregistro orokorrean aurkeztuko dira, edo bestela, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako moduetako edozein erabili ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 15a.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria,

PEDRO ANITUA ALDEKOA.


Azterketa dokumentala