Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2021eko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1117

IRAGARKIA, zeinaren bidez Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen-proposamenak jakinarazten baitira; proposamen horien bidez, diru-kopuruak erreklamatzeko prozedura hasi eta eranskinean ageri diren funtzionarioek itzulketak egin behar dituztela xedatzen da.

Ezin izan denez ebazpen-proposamena banan-banan jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da –banakako jakinarazpena izango da harentzat–, honako ohar hauekin:

1.– Espedientea eta ebazpen-proposamenaren testu osoa eskuragarri ditu Giza Baliabideen Zuzendaritzan, hau da, Erandion dauden administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Bizkaia); zehazki, Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan.

2.– Interesdunek hamar egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, alegazioak egiteko eta frogak proposatzeko. Alegazioak edo froga-proposamenak aurkeztu ezean, ados dagoela ulertuko da, eta ebazpen-proposamena zuzenean ebazpen bihurtuko da.

Epe hori igarota, eta, hala badagokio, aurkeztutako alegazioak eta frogak aztertuta, prozedura amaitzeko administrazio-egintza emango da, bai eta bidezkoa den ebazpena ere.

3.– Interesdunak hilabeteko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, eranskinean zehazten den zenbateko zordundua itzultzeko, dirua sartuz Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren izenean dagoen edozein banku-kontutan (ebazpen-proposamenean zehazten dira kontuak). Hala egiten ez badu, ebazpena irmoa denean, espedientea Agentzia Exekutibora bidaliko da, hark premiamendu bidez edo zuzenbidez dagokion beste edozein bide erabiliz kobra dezan.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 11.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala