Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2021eko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1083

AGINDUA, 2021eko otsailaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2020ko abenduaren 10eko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2020ko abenduaren 29ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat (520010 kodea eta 181. dotazioa) betetzeko deialdia.

Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 12a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala