Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2021eko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1079

217/2021 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen den eranskinean ageri diren esleipendunak estatutupeko langile finko izendatzen direla Erizaintzako Laguntzaile kategorian (Erizain Laguntzaile, Osasun Mentaleko Erizain Laguntzaile eta Osasun Mentaleko Begiralearen lanpostu funtzionalak), txanda ireki bidez, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde sanitarioetan izanik.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bidez, Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2018ko otsailaren 8ko EHAA 28. zk.).

Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 140/2018 Ebazpenaren bitartez, Teknikari Laguntzaile Sanitarioen lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzaile kategorian (Erizain Laguntzaile, Osasun Mentaleko Erizain Laguntzaile eta Osasun Mentaleko Begiralearen lanpostu funtzionalak) estatutupeko langile izateko hautaproben deialdia egin zen, destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakunde sanitarioetan izanik (2018ko otsailaren 15eko EHAA 33. zk.).

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 17ko 236/2020 Ebazpenaren bidez, oposizioaldia gainditu duten txanda irekiko izangaien zerrenda Osakidetzaren webgunean argitaratzeko agintzen da, azken puntuazioaren arabera eta lehiaketaldiko puntuazioa eta oposizioaldiko puntuazioa bananduta, Teknikari Laguntzaile Sanitarioen lanbide taldeko Erizaintzako Laguntzaile kategorian (Erizain Laguntzaile, Osasun Mentaleko Erizain Laguntzaile eta Osasun Mentaleko Begiralearen lanpostu funtzionalak) estatutupeko langile izateko hautaprobei dagokien puntuazioa, hain zuzen ere. Izangai horiek Osakidetzako zerbitzu-erakunde sanitarioetan izango dute destinoa.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 16. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, Erizaintzako Laguntzaile kategorian (Erizain Laguntzaile, Osasun Mentaleko Erizain Laguntzaile eta Osasun Mentaleko Begiralearen lanpostu funtzionalak) izangaien behin betiko zerrenda Epaimahaiak onartu eta webgunean argitara dadin Osakidetzako Zuzendaritza Nagusi honetara bideratu ostean eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea eranskinean ageri diren esleipendunak estatutupeko langile finko izendatzen direla, Teknikari Laguntzaile Sanitarioen lanbide taldeko Erizaintzako Laguntzaile kategorian (Erizain Laguntzaile, Osasun Mentaleko Erizain Laguntzaile eta Osasun Mentaleko Begiralearen lanpostu funtzionalak), txanda ireki bidez, destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakunde sanitarioetan izanik.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute destinoaz jabetzeko, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusian hartu beharko da destinoaren jabetza; horretarako, hautagaiak hitzordua eskatu beharko du lehenbizi, eta ekitaldian dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

Parte hartzeko eskubidea izanik Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute, eta, beste estatu bateko nazionalitatea duen norbaitekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko adierazpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontidearengandik zuzenbidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, hautagaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Diziplina-espediente bidez hautagaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako ezgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

Espainiako nazionalitatea ez duten hautagaiek, Espainiako Estatuari buruzko adierazpenaz gain, zinpeko adierazpena edo hitzematea aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako desgaituta edo antzeko egoera batean, eta, orobat, haien estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.

– Erantzukizunpeko adierazpena, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzkoa; eta Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria lortzeko baimena, urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean xedatutakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Osakidetzan adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan sartzeko eta jarduteko betekizunari buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak, edo, agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu estatutupeko langile gisa esleitu zaien destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokien epearen barruan edo (hala badagokio) emandako luzapenean aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Orain arte adierazitakoari jarraituz, dagokion izangaia lanpostuaz jabetzen bada, beharrezko eginbideak bete eta hurrengo egunean hasiko da lanean, dagokion zerbitzu-erakunde sanitarioan.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. atalean ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 11.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala