Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2021eko otsailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
922

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 27koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bitartez aitortzen baitzaio Asasam buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Aiarako elkartea / Asociación Ayalesa de Familiares y Personas con enfermedad mental erakundeari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera.

Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitortza arautu zen, emakumeen eta gizonen berdintasuna ahalbidetzen duten baldintzak sustatzeko, bai eta berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzea ahalbidetzen dutenak ere; horretarako, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde gizartean eta lan-eremuan sor daitezkeen ekimenak bultzatu, eta eremu horretan erakundeek egin duten lana aitortu beharra dago.

Dekretu horren itzalpean, Asasam Buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Aiarako elkartearen ordezkaritzan M.ª Ángeles Arbaizagoitia Tellería andreak aurkeztutako eskabidea ikusita eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen berdintasunaren politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak balioetsi ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Asasam Buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Aiarako elkartea / Asociación Ayalesa de Familiares y Personas con enfermedad mental erakundeari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera aitortzea, 11/2014 Dekretuan ezarritako zehaztapen eta baldintzen arabera, eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak oinarritzat hartuta (11/2014 Dekretua, otsailaren 11koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzen duena).

Bigarrena.– Aitorpena indarrean dagoen bitartean, 11/2014 Dekretuaren 12., 13. eta 14. artikuluekin bat etorriz, Asasam Buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Aiarako elkartea aitorpen horretaz balia daiteke egokitzat jotzen duen irudizko korporazio-osagai orotan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 27a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala