Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2021eko otsailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
917

AGINDUA, 2021eko otsailaren 3koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bitartez Fundación Respeto fundazioaren azkentzea eta likidazioa berretsi, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskripzio hori eskatzeko aurkeztutako espedientea. Hona hemen

EGITATEZKO AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2020ko abenduaren 21ean, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren erregistroan, eskabide telematikoa jaso zen, Fundación Respeto fundazioaren azkentzea eta likidazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Espedientean jasotako agiriak erantsi zitzaizkion eskabide-idazkiari.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren zerbitzu teknikoek aztertu dute espedientea eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40., 41. eta 51.2. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 48. eta 49. artikuluetan aurreikusitako betekizunak.

Aipatutako arauak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Donostiako (Gipuzkoa) Fundación Respeto fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakia onartzea, eta fundazioaren likidazioaren ondoriozko likidoaren xedea zehazteko erabakia ere onartzea. Fundazioaren Patronatuak 2020ko urriaren 15ean egindako bileran hartu zuen erabaki hori, eta 2020ko abenduaren 1ean Diego María Granados de Asensio Donostiako notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan formalizatu zen (protokolo zk.: 1808).

Bigarrena.– Fundazioa azkendu eta likidatzeko erabaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskriba dadin agintzea. Era berean, dagokion erregistro-orria ixteko agintzen da.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 3a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala