Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2021eko otsailaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
889

AGINDUA, 2021eko urtarrilaren 28koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena. Honen bidez, Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidearen batzordeburua kargutik kentzen da (Copafa) eta beste bat izendatzen da, eta batzordearen eraketa berria iragartzen da.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2008ko maiatzaren 26ko Aginduaren bidez, abenduaren 15eko 367/1998, 368/1998 eta 369/1998 dekretuei jarraikiz sortutako batzorde parekideari izena eman zitzaion, eraketa zehaztu zen eta funtzionamendu-arauak finkatu ziren.

Batzorde horri Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidea (Copafa) izena eman zitzaion, eta, funtzioen aldetik duen askatasunari kalterik egin gabe, gaur egun Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita dago.

Abenduaren 15eko 367/1998, 368/1998 eta 369/1998 dekretuen arabera, Copafak kide hauek ditu: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, batetik, eta hiru foru-aldundiak, bestetik. Halaber, sei batzordekide izango ditu, hiru Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrekoak eta beste hirurak foru-aldundietakoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkarien inguruan izandako aldaketak direla eta, beharrezkoa da izendapenak eguneratzea eta batzordearen eraketa berria iragartzea.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– M.ª Teresa Amezqueta Alegría batzordeburuaren kargutik kentzea. Kargu hori Copafa Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidean dauka Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkaritzan.

Bigarrena.– Iñaki Aldekogarai Labaka Copafa Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidearen batzordeburu izendatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkaritzan.

Hirugarrena.– Iragartzea Copafa Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidearen eraketa berria, ordezkariei dagokien aldaketak sartuta.

Copafa Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko batzordekideak hauek dira:

Batzordeburua:

Iñaki Aldekogarai Labaka, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Zerbitzuen zuzendaria.

Batzordekideak:

Jorge Garbisu Buesa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintzaren zuzendaria.

Jone Miren Fernández Landa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria.

Maria Asunción Quintana Uriarte, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendaria.

Miren Maite Peñacoba Etxebarria, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendari nagusia.

Xabier Arruti Olazábal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendari nagusia.

Idazkaria:

Josu Erauzkin Barrenetxea, erakunde ordaintzailearen arduraduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako karrerako funtzionarioa.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 28a.

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana