Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2021eko otsailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BASAURIKO UDAL KULTUR ETXEA
860

IRAGARKIA, 2020ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Basauriko Udal Kultur Etxearen 2020ko lan-eskaintza publikoa argitaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (2020ko abenduaren 29ko BAO, 249. zenbakia). Lan-eskaintza publiko hori presidentearen 2020ko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Eskaintza hori honako lanpostu hauek betetzeko da, sarbide libreko sistemaren bidez: Ekintza zuzendari 1 (A1) eta Irakasle-artista 1 (zeramika, C1).

Hori guztia argitaratzen da, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 24. artikulua betetzeko.

Basauri, 2021eko urtarrilaren 20a.

Basauriko Udal Kultur Etxeko presidentea,

MARIA LARRINAGA ARTETXE.


Azterketa dokumentala