Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2021eko otsailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
857

103/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez M.ª Jesús Lanzagorta Díaz andrea Larrialdiak Unitatearen gainbegirale kargutik kendu duten, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

622/2017 Ebazpenaren bidez, M.ª Jesús Lanzagorta Díaz andrea Larrialdiak Unitatearen Gainbegirale izendatu zuten Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– M.ª Jesús Lanzagorta Díaz andrea Larrialdiak Unitatearen Gainbegirale kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIan eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko otsailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Galdakao, 2021eko urtarrilaren 27a.

Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala