Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2021eko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
825

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntza-eskabideak zuzentzeko errekerimenduak, 2018ko eta 2019ko ekitaldiei dagozkien laguntzak (Osasuneko sailburuaren 2019ko martxoaren 6ko Agindua; 2017ko martxoaren 15eko EHAA).

Zuzenean jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gehienez ere 10 eguneko epean, I. eranskinean agertzen diren pertsonek eskuragarri izango dute jakinarazten den egintzaren eduki osoa, Osasun Saileko Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), eskatutako dokumentazioa epe horretan aurkezteko.

Hori guztia argitara ematen da, I. eranskineko zerrendan agertzen diren interesdunek horren berri izan dezaten, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Azkenik, ohartarazten zaie eskatutako dokumentazioa ezarritako epean aurkezten ez badute laguntza-eskabidean atzera egin dutela ulertuko dela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. eta 68. artikuluetan aurreikusitako baldintzetan emango den ebazpenaren ondoren.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 28a.

Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria,

FRUMENCIO MOLINERO GUTIÉRREZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala