Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2021eko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
824

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan izapidetzen ari den 1032/2020 prozedura arrunteko interesdunak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Hautaketa-prozedurako izangai batek 1032/2020 prozedura arrunta eskatu zuen, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2020ko urriaren 8ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi da 2020ko uztailaren 6ko Ebazpenaren kontrako berraztertze-errekurtsoa, zeinaren bidez uzten baita Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozeduratik kanpo, 2018ko abenduaren 3ko Ebazpenaren bidez egindako deialdian (abenduaren 18ko EHAA, 242. zk.).

Espediente-zenbakia: AAP 590/2020

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bertaratu ahal izateko, egokitzat jotzen badute, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2021eko urtarrilaren 25a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusia,

ANDRES ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala