Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2021eko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
804

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 14koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Bideratu Berria programan aurreikusitako laguntzen 2020ko ekitaldiko onuradunen zerrenda; programa horren bidez, krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ematen dira.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestekoa da publikotasun-printzipioa betetzea. Hori dela eta, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko otsailaren 12ko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez –agindu horretan arautu baitzen Bideratu Berria programa, krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ematekoa–, eta enpresa interesdunei banan-banan jakinarazi ondoren laguntzak emateko ebazpena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da esleipendunen zerrenda.

Horiek horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko otsailaren 12ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2020ko onuradunen zerrenda (ikusi eranskina); agindu horren bidez, Bideratu Berria programa arautu zen, krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ematekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 14a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

ERANSKINA
2020KO BIDERATU BERRIA PROGRAMA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala