Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2021eko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
797

5/2021 DEKRETUA, otsailaren 9koa, lehendakariarena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko kideen kargu-uzteak formalizatu eta izendapenak xedatzen dituena.

Ekainaren 22ko 15/2017 Dekretuaren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua osatzen duten pertsonen izendapena xedatu zen, I+Dko inbertsio pribatuko enpresa traktoreen sektoreen ordezkari gisa.

XII. legegintzaldia hasita, eta enpresa-sektoreko eragileek RIS3 estrategiaren hedapena ezagutu ahal izateko eta estrategia hori beren ekarpenekin eta ikuspegi pluralarekin aberasteko, kargu-uzteak formalizatzeari eta izendapenak xedatzeari ekin zaio.

Ondorioz, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko kideak kargutik kentzea, I+Dn inbertsio pribatua egiten duten sektore eta enpresen ordezkari gisa, eta egindako ekarpen eta lankidetza eskertzea:

José Luis Unda Malcorra jauna, Sener Ingeniería y Sistemas SAren zuzendari nagusia.

Rosa María García García andrea, Siemens-Gamesa Renowable Energy-ko presidentea.

Francisco José Riberas Mera jauna, Gestampeko presidente eta kontseilari delegatua.

Iñigo Uncín Azcue jauna, Mondragon Korporazioko presidentea.

Bigarren artikulua.– Honako hauek izendatzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko kide, I+Gn inbertsio pribatua egiten duten sektore eta enpresen ordezkari gisa:

Mikel Barandiarán Landín jauna, Global Access-eko kontseilari delegatua.

Alexander Artetxe Panera jauna, Arteche Taldeko presidente eta kontseilari delegatua.

Pello Rodriguez Zabaleta jauna, Danobatgroup-en zuzendari nagusia.

Francisco Quintanilla Guerra jauna, Faes Farma-ren zuzendari nagusia.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko otsailaren 9an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala