Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2021eko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
791

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 25ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen gobernu taldeko errektoreordeak eta idazkari nagusia izendatzeko.

Hauteskunde prozesua behin bukatuta, Hauteskunde Batzorde Nagusiak, 2020ko abenduaren 3an egindako bileran, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektore kargurako hautagai hautetsi aldarrikatu zuen Eva Ferreira García andrea, eta UPV/EHUko errektore izendatua izan da urtarrilaren 19ko 10/2021 Dekretuaren bidez (2021eko urtarrilaren 25eko EHAA).

UPV/EHUko Estatutuetako 183.1 eta 186.1 artikuluen bidez ditudan ahalmenen babesean (otsailaren 15eko 17/2011 Dekretua; otsailaren 24ko EHAA), eta bat etorrita errektoreak 2021eko urtarrilaren 25ean emandako erabakiarekin (errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko emandako erabakia),

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Izendatzea, 2021eko urtarrilaren 25etik aurrerako ondorioekin, errektorearen gobernu taldeko errektoreordeak eta idazkari nagusia, hau da:

Gorka Moreno Márquez, Bizkaiko Campuseko errektoreordea.

Manuela Igartua Olaechea, Arabako Campuseko errektoreordea.

Agustin Erkizia Olaizola jauna, Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.

María Juncal Gutiérrez Mangado, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea.

Federico Recart Barañano, Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea.

Montserrat Maritxalar Anglada, Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea.

Inmaculada Arostegui Madariaga, Ikerketaren arloko errektoreordea.

Guillermo Quindós Andrés, Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea.

Fernando Tapia Alberdi, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea.

Laura Vozmediano Sanz, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea.

Juan José Unzilla Galán, Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko errektoreordea.

Aitor Zurimendi Isla, idazkari nagusia.

Bigarrena.– Izendatutako pertsonak erabat salbuestea irakats betebeharretatik.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Leioa, 2021eko urtarrilaren 25a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.


Azterketa dokumentala