Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2021eko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
790

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 25ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen gobernu taldeko errektoreordeen eta idazkari nagusiaren kargu uztea formalizatzeko.

Hauteskunde prozesua behin bukatuta, Hauteskunde Batzorde Nagusiak, 2020ko abenduaren 3an egindako bileran, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektore kargurako hautagai hautetsi aldarrikatu zuen Eva Ferreira García andrea, eta UPV/EHUko errektore izendatua izan da urtarrilaren 19ko 10/2021 Dekretuaren bidez (2021eko urtarrilaren 25eko EHAA).

UPV/EHUko Estatutuetako 183.2, 186.2 eta 190.4 artikuluen bidez ditudan ahalmenen babesean (otsailaren 15eko 17/2011 Dekretua; otsailaren 24ko EHAA),

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Formalizatzea, 2021eko urtarrilaren 25etik aurrerako ondorioekin, errektorearen gobernu taldeko ondorengo errektoreordeen, idazkari nagusiaren eta gerentearen kargu uztea, eta eskerrak ematea UPV/EHUren zerbitzura egindako lanagatik:

Patxi Juaristi Larrinaga jauna, Bizkaiko Campuseko errektoreordea.

Iván Igartua jauna, Arabako Campuseko errektoreordea.

Agustin Erkizia Olaizola jauna, Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.

Jon Zarate Sesma jauna, Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea.

Inmaculada Gerrikagoitia Marina andrea, Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea.

Araceli Garín Martín andrea, Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordea.

José Luis Martín González jauna, Ikerketaren arloko errektoreordea.

Fernando Tapia Alberdi jauna, Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea.

Txelo Ruiz Vázquez andrea, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea.

Idoia Fernández Fernández andrea, Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordea.

Marta Barandiaran Landin andrea, Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea.

Pedro María Iriondo Bengoa jauna, idazkari nagusia.

Miren Lorea Bilbao Arteche andrea, gerentea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Leioa, 2021eko urtarrilaren 25a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.


Azterketa dokumentala