Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2021eko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
789

29/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Luz Marqués González andrea hautatzen duten Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuaren zuzendari gerente lanpostua betetzeko.

Aztertua izan da Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuaren zuzendari gerente lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren azaroaren 20ko 1333/2020 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2020ko abenduaren 15eko EHAAn (250. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira. Haren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, María Luz Marqués González andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Luz Marqués González andrea Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuaren zuzendari gerente izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2021eko urtarrilaren 18tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARIA ROSA PEREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala