Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2021eko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSASUN SAILA
785

EBAZPENA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, 2021eko otsailaren 9ko Autoaren argitalpenari buruzkoa. Auto hori 94/2021 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan eman da, dekretu honen 9.1 artikuluarekin lotuta: 44/2020 Dekretua, abenduaren 10ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko (lehendakariaren urtarrilaren 22ko 4/2021 Dekretuak luzatua).

Hau jakinarazten da: Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta SEA Arabako Enpresak elkarteak sustatutako 94/2021 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta), zeina 44/2020 Dekretuaren eranskinaren 9.1) apartatuan jasotako berriz irekitzeko arauei buruzko tartekiaren aurka eta lehendakariaren urtarrilaren 22ko 4/2021 Dekretuaren hirugarren xedapenaren aurka (dekretu horren bidez, hirugarren aldiz aldatu da abenduaren 10eko 44/2020 Dekretua) sustatu baita, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako hirugarren atalak erabaki du, 2021eko otsailaren 9ko Autoaren bidez –12/2021 zenbakiko kautelazko neurrien pieza bananduan emana–, kautelazko neurri hau hartzea:

«1.– Errekurtsogileak eskatutako kautelazko neurria hartzea, eta, ondorioz, lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuaren eranskinaren 9.1) apartatuan jasotako berriz irekitzeko arauei buruzko tartekiaren indarra etetea (lehendakariaren urtarrilaren 22ko 4/2021 Dekretuak luzatu zuen dekretu hori).

2.– Abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuaren 9. apartatuaren 3. puntuan –urtarrilaren 22ko 4/2021 Dekretuak emandako idazketan– ezarritako neurriak betez egingo da berrirekiera hori.

3.– Intzidente honen kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.»

Auzitegiak adierazitakoa eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 134. artikuluan xedatutakoa betez, hau jakinarazten da, denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 9a.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

ITZIAR LARIZGOITIA JAUREGUI.


Azterketa dokumentala