Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2021eko urtarrilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
449

IRAGARKIA, zeinaren bidez publizitatea ematen baitzaio Euskotrenerako segurtasun- eta zaintza-zerbitzuaren kontrataziorako lizitazio publikoaren esleipenari.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SAU. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Espediente zk.: P10028755.

b) Helburuaren deskribapena: Euskotrenerako segurtasun- eta zaintza-zerbitzua.

c) Burutzapen/emate tokia: EAE.

d) Burutzapen epea: 2 urte, urtebeteko bi luzapen egiteko aukerarekin.

e) Loteak: bai, 3.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetza: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lizitazio gehiengo aurrekontua 3.100.000,00 euro urtean, BEZik gabe. Loteetan zatituta:

– 1. lotea: Bizkaia: 1.700.000,00 euro urtean, BEZik gabe.

– 2. lotea: Gipuzkoa eta Araba: 1.300.000,00 euro urtean, BEZik gabe.

– 3. lotea: Segurtasun-sistemen mantentzea: 100.000,00 euro urtean, BEZik gabe.

Argitalpen ondorioetarako, kontratuaren balio zenbatetsia, % 10ra arteko balizko luzapenak eta gehieneko hedapenak, 13.640.000,00 euro dira, BEZik gabe.

5.– Bermeak: baldintza pleguen arabera.

6.– Esleipena.

Lote guztietarako jarritako errekurtsoen eta Kontratu Errekurtsoen Administrazio Organoaren 2020ko urriaren 30eko ondorengo ebazpenen ondoren (144/2020 Ebazpena 1. loterako, 145/2020 Ebazpena 2. loterako eta 143/2020 Ebazpena 3. loterako), honela geratuko dira lote bakoitzaren behin betiko esleipenak:

1. lotea: Alta Seguridad, S.A (ALSE).

Zenbatetsitako zenbatekoa: 1.695.489,25 euro urtean.

Eskainitako orduko prezioak esleitu dira. Egin diren eta aldez aurretik eskatu eta onartu diren zerbitzuak bakarrik fakturatuko dira.

2. lotea: Alta Seguridad, S.A (ALSE).

Zenbatetsitako zenbatekoa: 1.253.338,94 euro urtean.

Eskainitako orduko prezioak esleitu dira. Egin diren eta aldez aurretik eskatu eta onartu diren zerbitzuak bakarrik fakturatuko dira

3. lotea: Segurma, S.A

Zenbatetsitako zenbatekoa: 87.000,00 euro urtean.

Eskainitako orduko prezioak esleitu dira. Egin diren eta aldez aurretik eskatu eta onartu diren zerbitzuak bakarrik fakturatuko dira.

Kontratua indarrean dagoen bitartean, Euskotrenek aukera izango du kontratu horiek handitzeko, baldin eta haien zenbateko metatua ez bada lote bakoitzerako esleitutako lizitazioaren gehieneko zenbateko zenbatetsi osoaren % 10 baino handiagoa.

Prezioak ez dira berrikusiko kontratuak indarrean dauden bitartean, ez eta horien balizko luzapenak ere.

7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2021eko urtarrilaren 8a.

Zuzendari nagusia,

FRANCISCO JAVIER SEOANE ICARAN.


Azterketa dokumentala