Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2021eko urtarrilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
439

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira zenbait zehapen-espedientetan instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamenak. Espediente horiek itsas arrantzari buruzko arau-hausteak direla-eta hasi dira.

Ebazpen-proposamen horiek aurrez aurre jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 15 egun balioduneko epea dago espedientea aztertzeko (espedientea Ekonomiaren Garapen, Jasangaritasun eta Ingurumen saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan dago ikusgai: Donostia kalea 1 – Vitoria-Gasteiz), defentsarako egoki iritzitako alegazio, agiri eta argibide guztiak azaltzeko eta, kasua bada, prozeduran baliatuko diren frogak proposatzeko. Hori guztia prozedura hau abiatu duen instrukzio-egileari aurkeztu behar zaio.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 12a.

Instrukzio-egilea,

IGNACIO MARTIJA LÓPEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala