Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2021eko urtarrilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
438

IRAGARKIA, 2021eko urtarrilaren 4koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baina proiektu honen eraginen aitorpena: Bilboko, Sondikako eta Erandioko udal-mugarteetan «132 kV-ko Basauri-Gatika ZB aireko linea elektrikoa moldatzea 16 eta 33=34 euskarrien artean».

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2020ko otsailaren 19ko Ebazpenak instalazio hau baimendu, proiektua onartu eta onura publikoa deklaratu zuen: «132 kV-ko zirkuitu bikoitzeko Basauri-Gatika ZB linea elektrikoaren moldaketa 16 eta 33=34 euskarrien artean» eta haren adarrak Bilboko, Sondikako eta Erandioko udalerrietan (Bizkaia).

Eskatzaileak egiaztatu du hasierako eskaeran ez zegoela onartutako proiektuaren eraginpean dagoen finka bat desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen zerrendan.

Horregatik, jendaurrean jartzen da eranskineko informazioa, abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2002-12-23ko EHAA) –dekretu horren bidez arautzen dira instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere–, eta honako hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-26ko BOE) eta Goi-tentsioko lineei buruzko Arautegia eta haren jarraibide tekniko osagarriak (01etik 09ra bitarteko JTO-LAT) –otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuak onartutakoak (2008-03-19ko BOE).

Erreferentzia: L-8341 GHI/TLE.

Espedientea: 48-AT-I-2017-00019 (AT-H-1991-1004).

– Kokalekua: Bilboko, Sondikako eta Erandioko udal-mugarteetan.

– Aurrekontua: 1.171.913,54 euro.

– Xedea: bertan dagoen linea elektrikoa berritzea eta eguneratzea.

Jardueraren ezaugarri nagusiak:

Euskarriak aldatu edo indartu.

Eroalea, babes kablea, isolamendua eta beste elementu batzuk aldatu.

Ez dauden tokietan, babes kablea eta OPGWa eraiki.

Hori guztia Ivan Martín Cavia jaunaren proiektuan jasotakoaren arabera.

Onartu zen burutzapen-proiektuaren eraginak aitortzea eskatzen da.

Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduerak ukitutako gainerako titularrek, zeinek dokumentazioa aztertu ahal izango baitute sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), dagokion udalean edo url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Iragarki honen amaieran dago interesdunen zerrenda. Bidezko iritzitako alegazioak –bi kopia–ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, 30 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko urtarrilaren 4a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala