Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2021eko urtarrilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
435

EDIKTUA, 660/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 660/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Editorial Planeta, S.A.

Abokatua: Juan Maria Alvarez Gonzalez.

Prokuradorea: Covadonga Palacios García.

Demandatua: Ana María Asensio Bustos.

Gaia: hitzezko judizioa.

Aipatutako judizioan, epaia eman da 2015-10-05ean, eta hauek dira xedapenak:

Osorik baiesten dut Editorial Planeta, S.A.k aurkeztu duen demanda Ana María Asensio Bustos andrearen aurka; ondorioz, demandatua kondenatzen dut 891 euro ordaintzera demandatzaileari, baita ebazpen honen hirugarren zuzenbideko oinarrian zehazten diren interesak ordaintzera ere.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Ebazpen hau irmoa da, eta, haren aurka, ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ana María Asencio Bustos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala