Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2021eko urtarrilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
429

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 15ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita 2021-2022 ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan –baita urtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan ere– alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra zozketatuko dela.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak asetzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia onartu zen. Agindu horrek ezartzen du berdinketa kasuak konpontzeko irizpidea abizenen eta izenen araberako hurrenkera alfabetikoa izango dela, eta urteroko zozketa baten bidez ebatziko da zein letratatik hasiko den.

Halaber, letra horrek zehaztu egingo du zein hurrenkeraren arabera aukeratuko duten lanpostua ordezkogaiek, hau da, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehen ordezkogaia ikasturtean deitu daitekeen edozein hautatze-prozesutan.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Iragartzea 2021eko urtarrilaren 29an, 10:00etan, zozketa egingo dela Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan [Donostia-San Sebastian kalea, 1 (Vitoria-Gasteiz)]. Zozketaren helburua da zehaztea zein letra erabiliko den irizpide moduan berdinketa-kasuetan 2021-2022 ikasturtean. Izan ere, letra horrek zehaztuko du bakoitzak zein hurrenkera izango duen ordezkogaien zerrendan. Era berean, zozketaren emaitzak zehaztuko du zein hurrenkeratan parte hartuko duten izangaiek ikasturtean egiten den beste edozein hautaketa-prozesutan. Horrela, bada, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehenengoa, abizenen eta izenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 15a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

BLANCA MARIA GUERRERO OCEJO.


Azterketa dokumentala