Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2021eko urtarrilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
427

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 4koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira 2020ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrendak, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei zuzendutako laguntzei buruzko azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan («Elkarteak» Programa).

Azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuak («Elkarteak» Programa) honako helburu hau du: Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei zuzendutako laguntzak emateko erregimena arautzea.

Azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuko («Elkarteak» Programa) 9. artikuluko 4. paragrafoan honako hau jasotzen da: aurreikusitako laguntzen gaineko ebazpena banan-banan jakinaraztea eragotzi gabe, dagokion arloko zuzendariaren ebazpen baten bidez EHAAn argitaratuko dira dekretu honen babesean emandako dirulaguntzak eta onuradunak.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko uztailaren 1eko Aginduaren bitartez iragarri zen EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei zuzendutako laguntzak 2020an emateko deialdia, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren («Elkarteak» Programa) esparruaren barruan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Ogasunaren Antolarauen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan honako hau ezartzen da: dirulaguntzen onuradunak argitara emateko betebeharra.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUGU:

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko uztailaren 1eko Aginduan oinarriturik, 2020ko ekitaldian zehar emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitara ematea, jende oro jakinaren gainean izan dadin. 2020ko uztailaren 1eko agindu horren bitartez iragarri zen 2020an EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei zuzendutako laguntzak emateko deialdia, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren («Elkarteak» Programa) esparruaren barruan. Aipatutako zerrenda ebazpen honen eranskinean jasotzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 4a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

JAVIER PLASENCIA CUADRADO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala