Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2021eko urtarrilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
421

AGINDUA, 2020ko azaroaren 27koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira «Fundación Biscaytik – Biscaytik-Fundazioa»ren estatutuetan egindako aldaketak.

Ikusi eta aztertu da fundazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzeko aurkeztutako espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2020ko urriaren 7an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan telematikoki sartu zen «Fundación Biscaytik – Biscaytik Fundazioa» izeneko fundazioaren estatutuetan eginiko aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea. Horrekin batera, administrazio espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zuen.

Bigarrena.– Fundazioen Erregistroak, 2020ko urriaren 22ko idazki baten bidez, igorritako dokumentazioan atzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zion fundazioari. Eskritura publikoa eta estatutuen testu bategina.

Hirugarrena.– 2020ko urriaren 30ean, gorago aipatutako eskaeran adierazitako akatsak zuzentzeko, espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zuen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistroan:

1.– Estatutuak aldatzeko eskritura publikoa, zeina 2020ko urriaren 20an egiletsi baitzen Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villa jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1710).

2.– Estatutuen testu bategina.

Laugarrena.– Eskritura publiko horretan sartu zen Fundazioaren Patronatuko idazkari Jose Javier Cortazar Larracoechea jaunak, lehendakariaren oniritziarekin, 2020ko urriaren 2an egindako ziurtagiria, Patronatuak 2020ko urriaren 2an egindako bilerarena, zeinean, besteak beste, erabaki hauek onartu baitziren:

– Estatutuen 20bis artikulua sartzea, Patronatuak baliabide telematikoen bidez eta saiorik gabe egindako bilerei buruzkoa.

Bosgarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren zerbitzu teknikoek espedientea aztertu dute, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen lehenengo xedapen iragankorrak ezartzen duenez, fundazioek lege horretara egokitu beharko dituzte beren estatutuak, lege hori indarrean jartzen denetik bi urteko epean.

Hirugarrena.– Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

Aipatutako manuak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Fundación Biscaytik – Biscaytik Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa, Fundazioaren Patronatuak 2020ko urriaren 2an erabakitakoa, betiere 2020ko urriaren 20an Juan Ignacio Gomeza Villa Bilboko notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 1710).

– Estatutuen 20bis artikulua sartzea, Patronatuak baliabide telematikoen bidez eta saiorik gabe egindako bilerei buruzkoa.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 27a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala