Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2021eko urtarrilaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
379

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 4koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ibilgailu efiziente eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzen laguntzeko 2020. urteko programari (PAVEA) dagozkion laguntza-eskabideak aurkezteko epea amaitzeko eguna iragartzen den, programaren aurrekontua agortu delako.

EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko urtarrilaren 17ko Ebazpenaren bitartez (2020ko urtarrilaren 29ko 19. EHAAn argitaratu zen), ibilgailu efiziente eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzen laguntzeko 2020. urteko programaren (PAVEA) oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratu ziren.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko otsailaren 7ko Ebazpenaren bitartez (2020ko otsailaren 21eko 36. EHAAn argitaratu zen), aldatu egin zen 2020ko urtarrilaren 17ko Ebazpena, zeinaren bidez ibilgailu efiziente eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzen laguntzeko 2020. urteko programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratu baitziren.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko ekainaren 5eko Ebazpenaren bitartez (2020ko ekainaren 12ko 115. EHAAn argitaratu zen), ibilgailu efiziente eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzen laguntzeko 2020. urteko programaren aurrekontua handitu eta oinarri arautzaileak aldatu egin ziren.

COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera ezartzen zuen 2020ko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua martxoaren 14ko 67. BOEn argitaratu zenean, auzi- eta administrazio-epeak etetea adostu zen, baita edozein ekintzaren edo eskubideren preskripzio- edo iraungitze-epeak etetea ere alarma-egoerak indarrean dirauen bitartean eta, kasuan-kasuan, ezarri ahalko liratekeen luzapenek irauten duten bitartean. Administrazio-epeen etete hori 463/2020 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrien arautu zen, dekretu hori ondoren martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuaren bidez aldatu zelarik.

Azkenik, 463/2020 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarria 2020ko ekainaren 1ean indargabetu zuen maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarrak, zeinaren 9. artikuluan xedatzen den, eta betiere data horretatik aurrera: «eten diren epe administratiboen zenbaketari berrekingo zaio, edo berriz hasiko da epea, alarma-egoera eta haren luzapenak indarrean dauden bitartean onartutako lege-mailako arauren batean hala aurreikusi bada». Horrenbestez, ibilgailu efiziente eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzen laguntzeko 2020. urteko programaren barruan laguntza-eskabideak aurkezteko benetako epea 2021eko urtarrilaren 17ra arte luzatu zen.

Ibilgailu efiziente eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzen laguntzeko 2020. urteko programaren (PAVEA) oinarri arautzaileen 3. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, laguntza-eskabideak aurkezteko epea oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (aurrerantzean «EHAA») argitaratu eta hurrengo egunean hasi, eta helburu horretara bideratutako aurrekontua agortzean amaituko da.

Aurretik azaldutako guztiaren arabera, eta ibilgailu efiziente eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzen laguntzeko 2020. urteko programara bideratutako aurrekontua osorik agortu denez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Iragartzea 2020ko abenduaren 30ean agortuta geratu dela ibilgailu efiziente eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzen laguntzeko 2020. urteko laguntzak (PAVEA) emateko erabilgarri zegoen aurrekontua.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du; hortaz, nahi izanez gero berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako Auzitegietan, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Bilbao, 2021eko urtarrilaren 4a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala