Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2021eko urtarrilaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
377

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 11koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduan (Agindu hori 2018ko abenduaren 17ko Aginduaren bidez aldatu zen) aurreikusitako laguntzen 2020ko deialdiaren erakunde onuradunen zerrenda. Lankidetza Ikerketa arlo estrategikoetan, Elkartek Programa.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko Elkartek laguntza-programa arautzen duen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduak (Agindu hori 2018ko abenduaren 17ko Aginduaren bidez aldatu zen) 22. artikuluaren 5. puntuan ezartzen du eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaiola laguntzak emateko ebazpena, eta, horrez gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela erakunde adjudikaziodunen zerrenda.

Industriako sailburuordearen 2020ko azaroaren 4ko Ebazpena (dirulaguntza ematekoa) jakinarazi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitaratzea 2016ko abenduaren 9ko Aginduan araututako laguntzen 2020ko deialdiaren erakunde adjudikaziodunen zerrenda. Agindu hori Elkartek programa arautzen duen 2018ko abenduaren 17ko Aginduaren bidez aldatu zen, Industriako sailburuordeak Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2020ko urriaren 14ko Aginduak ematen dizkion ahalmenak erabiliz, eranskinean ageri diren moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 11.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala