Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2021eko urtarrilaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
373

78/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzen den.

Osakidetzako Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente lanpostua hutsik egongo dela aurreikusi da. Horrenbestez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko erakunde sanitario integratuen uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du zuzendaritza nagusi honek. Hona hemen

OINARRIAK

Lehenengoa.– Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente lanpostua Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionarioek, estatutupekoek edo lan-kontratudunek) eska dezakete, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionarioek eta horko erakunde autonomoetako funtzionarioek ere. Honako eskakizun hauek bete behar dituzte:

a) Titulazio unibertsitarioa izan behar dute.

b) Administrazio eta kudeaketa-lanetan eskarmentua eduki behar dute.

Bigarrena.– Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzan aurkeztuko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Halaber, eskabideak Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkeztu ahal izango dira.

Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten hautagaiek eskabidearekin batera, Curriculum Vitaea aurkeztu beharko dute, eta bertan honakoa adieraziko dute:

– Titulu akademikoak.

– Orain arte betetako lanpostuak.

– Esperientzia eta/edo prestakuntza osasun-kudeaketan.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Hautagaiek eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi den bezala egiaztatzea Osakidetzako CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala egiaztatuta badaude, beti ere izangaiak eskabidean horrela dela adierazi baldin badu.

Laugarrena.– Deialdi hau Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala