Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2021eko urtarrilaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
372

77/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Eduardo Maiz Olazabalaga jauna Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen lanpostutik kentzen den.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 839/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko ekainaren 29ko EHAAko 123 zk.), Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente izendatu zuten Eduardo Maiz Olazabalaga jauna.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Eduardo Maiz Olazabalaga jauna Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente lanpostutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko urtarrilaren 20ko lanaldia bukatzean izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendaritzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala