Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2021eko urtarrilaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
371

10/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 19koa, Eva Ferreira García andrea Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izendatzeko dena.

2020ko abenduaren 11n, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiaren egiaztagiri bat bidali zuen, Eva Ferreira García andrea, Unibertsitateko katedraduna, errektore hautatzeko behin betiko, bat etorriz Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuen 179. artikuluarekin eta Errektorea Izendatzeko Araudiarekin.

Horregatik, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko urtarrilaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Eva Ferreira García andrea Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko urtarrilaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala