Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2021eko urtarrilaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
370

9/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 19koa, Nekane Balluerka Lasa andrea Euskal Herriko Unibertsitateko errektore gorenaren kargutik kentzea xedatzeko dena.

2020ko abenduaren 11n, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiaren egiaztagiri bat bidali zuen, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea behin betiko izendatzeari buruzkoa; izendapen hori, Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuen 179. artikuluarekin eta Errektorea Izendatzeko Araudiarekin bat datorrelarik.

Hortaz, Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuen 180. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Nekane Balluerka Lasa andrea Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen kargutik kentzea xedatzen da.

Horregatik, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko urtarrilaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Nekane Balluerka Lasa andrea Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko urtarrilaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala