Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2021eko urtarrilaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EMILIO SOLDEVILLA FUNDAZIOA
158

IRAGARKIA, enpresaren ekonomiari lotutako ikerketa-proiektuak prestatzeko laguntzak adjudikatzeko erabakiari buruzkoa.

Erabakia, 2020ko abenduaren 29koa, enpresaren ekonomia ikertzeko eta garatzeko Emilio Soldevilla Fundazioaren Patronatuko Batzordearena; horren bidez merezimenduen lehiaketa deitu da enpresaren ekonomiari lotutako ikerketa sustatuko duten laguntzak adjudikatzeko.

Deialdi honen helburua da, enpresaren ekonomiari lotutako ikerketa-proiektuak prestatzeko laguntzak adjudikatzea.

Laguntzen adjudikatzaileek baldintza bi bete behar dituzte: batetik, enpresaren ekonomiari lotutako ikerketa-proiektu bat prestatzen egon behar dira, edo duela gutxi prestatu behar izan dute, eta bestetik, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duen unibertsitate publiko bateko sail edo erakunde bateko kide izan behar dute.

Laguntzak gehienez ere hogei mila (20.000) eurokoak izango dira, eta Patronatuak ezartzen dituen irizpideen arabera banatuko dira eskaera egiten duten proiektuen artean.

Banaka aurkezten diren ikerketa-proiektuek gehienez bi mila eta bostehun (2.500) euroko laguntza jaso ahal izango dute, beste finantzaketaren bat ere badute, eta bestelakoek gehienez bost mila (5.000) euroko laguntza jaso dezakete.

Gastuen frogagiriak aurkezten direnean ordainduko da laguntza, hiru hilean behingo likidazioen bidez.

Laguntza emateak ez du inolako kontratu-harremanik sortuko enpresaren ekonomia ikertzeko eta garatzeko Emilio Soldevilla Fundazioaren eta laguntzaren adjudikatzailearen artean.

Enpresaren ekonomia ikertzeko eta garatzeko Emilio Soldevilla Fundazioan aurkeztu behar dira laguntza-eskaerak. Izan ere, postaz bidali behar dira eskaerak honako helbide honetara:

Errekalde zumarkalea 27, 3. solairua, 7. atea, 48009 Bilbao.

Hamar egun baliodun daude eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Deialdiaren oinarriak Fundazioaren webgunean daude argitaratuta (www.feside.org).

Bilbao, 2020ko abenduaren 29a.

Patronatuko presidentea,

ARTURO RODRÍGUEZ CASTELLANOS.


Azterketa dokumentala