Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2021eko urtarrilaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
153

IRAGARKIA, ertzain bati Segurtasuneko sailburuordearen ebazpena jakinarazteko dena, zeinaren bidez diziplinazko espedientea ireki baitzaio.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Jakinarazten zaio, halaber, 13208 zenbaki profesionala duen agente lehena izendatu dela prozedurako instrukzio-egile. Agente hori errekusatu ahal izango du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 24. artikuluan zehaztutako forman eta arrazoiengatik.

2.– EAEko Polizia Kidegoen Diziplinazko Araubidearen Erregelamenduaren 40. artikuluan ezarritakoaren arabera, interesdunak eskubidea du parte hartzen duen jarduera guztietan letradu baten laguntzaz agertzeko.

3.– M43N1 zenbaki profesionala duen agenteari ere dei egiten zaio, instrukzio-egilearen aurrean deklaratu dezan, 2021eko urtarrilaren 20ko 10:00etan, Barne Arazoetarako Zerbitzuan (Larrauri-Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia).

4.– Jakinarazten zaio, era berean, prozedurako jarduera guztien kopia bat bere eskura duela Barne Arazoetarako Zerbitzuan (Larrauri-Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia).

5.– Espedientea izapidetzeko epea, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoen Diziplinazko Araubideari buruzko Erregelamenduaren 41.3 artikuluarekin bat etorriz, geldituta dago 2020ko abenduaren 11tik.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2020ko abenduaren 17a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala